RSSImprimerEnvoyer à un ami

Akitania ekologiaren alde ezarri !

Akitanian , beste nun nahi bezala, deusek ezin du ihardoki dena merkatu bat izaiteari. Krisi orokorrak hunkitzen ditu ez bakarrik gure bizitzeko eta ekoizteko moldeak bainan geroaren ikustekoarenak, gure sentsibilitatea, gure esperantzak edo itxaropenak ere.

Egiazko birreraikitze baten beharra badugu bestela pentsatzeko. Gure harremanak naturarekin,lanarekin, ekonomiarekin, hezkuntzarekin, kulturarekin egiteko.

Sei urtez, nahiz ez indarrak hain gure alde izan, ekologistek jakin izan dute Akitania eskualdeko kontseiluan ekologia gehiagori buruz erabaki politikoen bihurtzen. Bainan haratago joan behar dugu. Bihar, gehiengoa ardietsiz Akitania Europa Ekologia deitu elkartzeari esker. Gure hautetsiek behar dena eginen dute gure eskualdeak altxa ditzan ekologia, ekonomia eta sozial desafioak.

Gure eskualdean ekologia aldaketa nahi dugu : Lagudnuko ditugu lana sortzeko izanen diren xede guziak jendeen beharren, ingurumenaren eta lan balditzen errespetuaren arabera.

Ofizioen ikasteko moldakuntzek beharko diete kalifikazioa ekarri ofizio berri hoieri ; behar beharrezkoa da, adibidez, gazteak egin ahala eta laster moldatuak izan ditezen biologia-laborantzari.

Errentagarritasuna eta produktibitate gehiena ardiesteko langileri egiten diren hertsapenak, izan diten pribatuan ala publikoan, ezin onartuzkoak bilakatuak dira. Hortaz kondu hartuko dugu eskualdeak ekarriko dituen laguntzak hautatzean.

Jendeen osagarria ekologiaren arrangura oinarrizkoetarik da. Honek eskatzen du politika publikoak bere gain har dezan hau bainan ere dena aintzinera ikusiz, hau ezin baita egin inguramen garbi bat gabe.

Nahi diogu leku lehena eman bio-ainiztasunari, uren kalitatea bai eta airearena baitezpada zainduz, laborantza biologikoa eta laborariez egina sustatuz jan edan onak ukaiteko.

Bidetako garapen logika bai eta hirien beti gehiago handitzearenak ezin dute gehiago iraun : nahi dugu lurralde antolaketa sozialki zuzena izan dadin, energia aldetik garraio moldeak eta jende egoitzak zuhurtziaz antolatuak izan diten, hortarako dei eginez energia berriztatzaileri nuklearretik ateratzeko.

Merkatuaren logikatik zaindu nahi ditugu osasuna, hezkuntza, kulturak, hortarako behar diren politika publikoak eremanez lekuko aktore eta errealiateak kondutan hartuz.

Sustatu nahi dugu kultura ainiztasuna eta abiatu kasu berdinean diren eskualdekin, eskuz esku, egiazko hizkuntza-politika bat gure bi tokiko hizkuntzen alde, okzitanera eta euskararen alde.

Nahi dugu harreman internazionalen aldeko politika bat eraiki zuzentasuna eta elkartasuna lagunduko dituena eta mugaz gaineko eskualdekin harreman hoberen bereziak indartu.

Hortakotz ditugu deitzen hiritar guziak, ezberdintasun sozialek ta ekologia suntsiketek iturburu berdina dutela uste duten Akitaniar guziak, haratago ereman dezagun Europa Ekologiaren arrakasta, gurekin Akitania Ekologia sortzeko, zerrenda bat aurkeztuz eskualde hauteskundetan 2010. udaberrian edo primaderan.

Guretzat, ekologia elkarrekin egiten da hemen eta orain ! Irabaz dezagula ekologia Akitaniarentzat !

Pour signer l'appel, rendez-vous ici.

Europe Ecosystème

Retrouvez-nous sur nos pages

Régional

Accéder au groupe Facebook d'Europe Écologie Accéder à la page Netvibes d'Europe Écologie Accéder à la page Myspace d'Europe Écologie Accéder à la page Dailymotion d'Europe Écologie Accéder à la page Flickr d'Europe Écologie Accéder à la page Twitter d'Europe Ecologie Aquitaine Accéder au site du réseau Ecosyndical

National

Visitez Europe Écologie dans Second Life Accéder à la page Sauvons les riches d'Europe Écologie Accéder à la page Éteins la lumière d'Europe Écologie Accéder à la page ÉcoloZic d'Europe Écologie Accéder aux Vidéos Buzz d'Europe Écologie Accéder à la page ÉcoloGeeks d'Europe Écologie Accéder à la page Écolobulles d'Europe Écologie Accéder à la page Planète Attitude d'Europe Écologie Lisez le skyblog d'un européen écolo suivez Europe Ecologie sur Twitter Europe Ecologie sur Facebook Europe Ecologie sur Identi.ca